Teknologia albisteak

Kepa Junkerak Grammyrik ez

Erabiltzailearen aurpegia
Jon Abril
2002-09-19 : 14:09

Bart banatu dira Grammy latinoen sariak Los Angelesen (AEB), eta Folk ataleko disko onenerako hautagai zen Kepa Junkera. Lehen aldia zen Euskal Herritar bat sari horietarako izendatua zegoena.

Kepa Junkera atean geratu da. Susana Baca Peruko kantariak eraman du Folk ataleko urteko disko onenaren saria Grammy latindarretan.

Peruko emakume hau fenomeno berezia bilakatu da, Perun ez ezik, Amerika osoan ere, baita Ameriketako Estatu Batuetan ere. Peruko nahiz Hego Amerikako poeta onenen letrekin egiten ditu bere kantuak. Baina ikerketa alorrean eta musika beltza berreskuratzeko egindako lanak ere zererranik izan dute emakume honen ibilbidean.

Afrikarren kulturak Perun izan zuen eragina aztertu du, eta 1992an Instituto Negro Continuo sortu zuen, musika beltza ezagutzera emateko, eta artista gazteei aukera emateko xedez. Bere haurtzaroan euren kulturari, euren musikari erreferentzirik egiten zion libururik ez zuela aurkitu salatu zuen berriki, eta horrek bere grina piztu ziola adierazi zuen, etxean, aldiz, bizitzeko, pentsatzeko eta kantatzeko bertze modu bat ezagutu zuen. Ama izan zuen ezagupen bide horretan gidari. Familia txiro bateko partaide, nekazari lanetan ari zen bitartean kantatzen zuen emakume honek. Bere musika erabat garaikidea da, afroamerikar sustraiak dituena. Sendero luminosorekin horreredun 10 urte bizi izandakoa BBCri egindako elkarrizketa batean esaten duen moduan. Horrek ordea "ez dituela geldituko" argi eta garbi uzten du.

Gainerako sarietan, bertze urte batez, Alejandro Sanz espainiarra izan da izarra. Miguel Bose, Rosario Flores, Celia Cruz, Shakira, Chucho Valdes, Carlos Vives... izan dira bertze sarituetako batzuk. Zerrenda osoa Grammy-etako orrian dago ikusgai.

Erantzun

Sartu