Teknologia albisteak

Irailak 19, emotikoien eguna

Erabiltzailearen aurpegia
editorea - Sustatu
2002-09-19 : 13:09

Gaur, osteguna, emotikoien eguna da. 20 urte dira emotikoiak (smiley) erabiltzen hasi zirenetik. Hogei urte horietan sekulako zabalkundea izan dute. Ez bakarrik e-posta mezuetan, eskuko telefonoetan ere hedatua dago erabilera.

Lehenengo smiley-a ere jakin izan dugu non erabili zen. 1982ko irailean izan zen. Scott E. Fahlman-ek bidali zuen emotikoia zuen lehenengo mezua. Scott Pittsburg-eko (AEB) unibertsitatean da irakasle. Ziur gaude berak ere ez zuela pentsatuko parentesi bat, marratxo bat eta bi punturekin osatutako lenguaia mundu guztian zabalduko zenik. Oztopo linguistikoak ere gainditu dituen lenguaia da eta hortik dator, seguruenik zabalkundearen zergatia. emoticonos.com webgunean ere lanak egiten dihardute, seguruenik emotikoi berri gehiago sartzeko.

Ahozkoan ere ez dira nahikoa hitzak. Tonua, keinuak, ahotsaren gorabeherak… Ba, idatziari ere horixe gehitzera datozela dirudite emotikoiek.

Fahlman-ek 1982ko irailean bidalitako mezu baten bidez adarra jotzerako :-) keinua erabiltzeko proposatu zuen, serio antzean jarduterakoan :-( gehitzeko esaldiaren amaierari. Ironía eta sarcasmoa utzi gura zituen banatuta..

Microsoft, AOL edo Yahoo!... Gainontzekoek kopiatu egin dute bat-bateko mezuak bidaltzeko zuen balioa ikusita. Fahlman-ek uste du diseinutik datozen emotikoiek desbirtuatu egiten dutela lenguaia bera, baina egia esan, horrenbeste zabaldu dira… Smiley originala desbirtuatzeraino, Fahlman-en ustez, bizkortasuna eta sinpletasuna galtzen baita.

Urte batzuk geroago konturatu da asmatzailea nolako asmakizuna izan zen eta horregatik bilatu gura izan du lehenengo mezua. Microsoft-eko jendillajeak ere lagundu zion mezu hori aurkitzen eta azkenean baita aurkitu ere. Gaurtik aurrera urtero ospatzeko moduko eguna, beraz. Hona hemen orain dela 20 urteko mezua:

19-Sep-82 11:44 Scott E Fahlman :-)

From: Scott E Fahlman

I propose that the following character sequence for joke markers: :-)

Read it sideways. Actually, it is probably more economical to mark things that are NOT jokes, given current trends. For this, use :-( >>

Orain badira emotikoi pila bat hasierako originaletik sortuak:

  • :*** musu pila bat
  • :’( negarrez
  • :-O Harrituta
  • :-D Barrez barrez. Algaraka
  • :-P Mihia ateratzen
  • ;-) kiñu bat egiten;
  • :-# Nire ezpainak giltzapetuta daude;
  • :-/ zalantza, duda-muda...

Eta orain irakurketa bertikala egiteko modukoak ere agertu dira, esaterako, Japonian barrez zaudela adierazteko:

  • ^__^

smiley hiztegi batzuk daude: Lycos-ena, Alupego-rena edo Eumed-ena. Eta bazenuten emotikoi sexualen berririk? Ba badira emotikoi sexualak ere.

Erantzun

Sartu