Katalunian lana gaztelania-euskara itzultzaile automatikoa garatzeko
2002-09-19 11:09
Automatictrans, S.L. izeneko Kataluniako enpresa batek lan-deialdia egin du Internet bidez, itzultzaile, zuzentzaile edo hizkuntzalari euskaldunak behar dituela gaztelania eta euskararen arteko itzultzaile automatikoa garatzeko.
Automatictrans enpresak zabaldutako informazioaren arabera, hauxe da eskatzen dutena.
Lau orduko dedikazioa egunean, eta perfil honetako jendea:
- Hizkuntzalari, itzultzaile edo zuzentzailak.
- Euskara ama-hizkuntza
- Bartzelonan edo inguruan bizitzea.
Guk jakin dugu albistea Euromap proiektuaren Espainiako posta-zerrendatik. Euromap hizkuntzen teknologien inguruko Europako ekimen bat da, eta Espainiari dagokionez Cervantes Institutuaren azpi-adar batek antolatua, OESI delakoak (Oficina del Español en la Sociedad de la Información).
Erantzunak kargatzen...