Ameriketako Estatu Batuetan gero eta enpresa gehiago ari dira egitasmo bereziak sortzen Interneten homosexualentzat. Horretarako 16,5 milioi arrazoi dituzte, horixe baita gay-en kopurua hantxe. Gainera, enpresarioek badakite homosexualek diru gehiago erabiltzen dutela poltsikoan eta denbora gehiago igaro Interneten.
Azken ikerketa demografikoek erakutsi dute homosexualek diru dezente gehiago erabiltzen dutela Estatu Batuetan heterosexualek baino. Eta denbora gehiago egiten dutela sarean nabigatzen. Horregatik, enpresak gero eta leku zabalagoa eskaintzen ari zaizkie beren denda birtualetan.
Orbitz bidai agentzia, adibidez, orain urtebete pasatxo sortu zuten bost aire konpainiak. Dagoeneko hitzarmen bat egin du gay.com atariarekin. Azken hau atari bat da, espezializatua gay eta lesbianetan, San Frantziskon dagoena, Kalifornian, eta duena hilero 5,5 milioi bisitari eta lau milioi bazkide.
Hitzarmena sinatu zuten aztertu ondoren hainbat ikerketa lan, zeinek esaten baitzuten homosexualek zazpi aldiz aukera gehiago zutela heterosexualek baino urtean hartzeko bospasei hegaldi gehiago eta bi aldiz abagune gehiago gastatzeko 5.000 dolar bidaia batean.
Atlantis Events enpresak, bestalde, bidaiak eskaintzen ditu, bakarrik gay eta lesbianentzat.
CarsDirect.com konpainiak auto berriak eta erabiliak saltzen ditu Interneten, eta honek ere hitzarmen bat sinatu du oraindik orain gay.com enpresarekin, publizitatea trukatzeko.
Motorola telefono konpainiak ere begiz jo du homosexualen merkatua. Orain dela gutxi kanpaina bat egin zuen, Motopride izenekoa, Kaliforniako eta New Yorkeko gay eta lesbianei begira. Kanpaina horretan erakusten zuen Motorola V70, telefono bat arrauzkara itxurakoa eta bereziki diseinatua homosexualei begira.
Enpresek dirua bilatzen dute hitzarmen hauekin. Gay komunitateak, aldiz, zerbitzu bereziak eta errespetua. Ez dirudi tratu txarra.
Erantzun
Sartu