IXA taldearen webgune berritua
IXA taldeak euskararen tratamendu automatikoan egin dituen ikerketak eta plazaratu dituen sei produktuak deskribatzen dira gure webgune berrituan.
Hogei informatikari eta hamar hizkuntzalari gabiltza lanean EHUko talde honetan. Code&Syntax enpresaren lankidetzari esker, software libreko Zope paketea erabili dugu bertsio berri hau egiteko.
Bisita ezazu gure helbidean: http://ixa.si.ehu.es
Euskaraz eta ingelesez dagoen gune honetan datu hauek lor ditzakezu:
- Egin ditugun produktuen deskribapena (Xuxen zuzentzaile ortografikoa, Elhuyar hiztegia Word2000rekin batera erabiltzeko plugina, EDBL datu-base lexikala, Interneteko bilaketak lemen bidez egiten duen GAIN bilatzailea, ...)
- Argitalpenak. Konferentzia zein aldizkari zientifikoetan aurkeztu ditugun artikuluen testuak gaika sailkatuta (euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez)
- Estekak
- Enpresa bezeroak eta kolaboratzaileak
- Lengoaia Naturalaren Prozesamendurako nazioarteko erakundeak
- Gurekin harremana duten ikerkuntza-taldeak.
- Hizkuntza-baliabideak nondik lortu interneten (euskaraz, ingelesez eta gaztelaniazkoak).
- HIZTEK: Hizkuntza-Teknologiak masterra.
Eta gainera: taldekideen zerrenda, ikerlerroak, finantzatutako ikerketa-proiektuen zerrenda eta azken momentuko berriak.
Gune berria prestatzeko garaian bi laguntza azpimarragarri izan dugu: Code&Syntax enpresarena eta Ales Zabala Shagi Informatikako Fakultateko ikaslearena.
Gunea Zope paketean dago oinarritua. Software libreko pakete honek ederto errazten digu informazioen eguneraketa: taldeko guztiok modu errazean sartzen ditugu datu berriak, eta gainera Interneten bidez, bai fakultatean bai beste edonon.
Erantzunak kargatzen...