Kontseiluak finantzaburu-kudeatzailea behar du
Kontseiluak finantzaburu-kudeatzailea behar du hainbat ardura hartzeko: kudeatzaile lanak, aurrekontuak, kontabilitatea... Hemen dituzu argibideak eta kontaktu modua
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak finantzaburu-kudeatzailea behar du, honako eginkizunetarako: Kontseiluaren finantzazio ardura, kudeatzaile lanak, pertsonal arduraduna eta aurrekontuak, balantzeak eta kontabilitatearen ardura.
Baloratuko da: esperientzia antzeko lanetan, curriculuma eta erreferentziak, harremanetarako gaitasuna, euskalgintza ezagutzea eta hizkuntzak.
Curriculumak eta erreferentziak Kontseiluaren egoitzara bidali behar dira irailaren 20a baino lehen: Kontseilua, Martin Ugalde Kultur Parkea, 20140-Andoain.
Argibideetarako: kontseilua@kontseilua.org eta 943591200. Kontseiluari buruzko informazioa webgunean aurki daiteke.
Erantzunak kargatzen...