Sustatu logoa Teknologia albisteak

Yeah, Juanjo, do the right thing

pakenutzi
2002-09-17 01:09
Baina ez Juanjo... zuk Spike Lee.ren pelikula ikusi al duzu? "Do the right thing", yeah man... "horrelakoa da bizitza... egin zazu behar duzuna...". Kale borrokaren apologia.

Pelikula horretan Mookie protagonistak bere lantokia, italiar baten pizzeria erasotzen du bere auzo beltzeko errebolta piztuaz. Ebitaezina delako... Amildegiaren ertzean dago baina bere auzoko zaharrak txikitandik esandakoa dator gogora... "Mookie, do the right thing".

Beraz, Juanjo, ezin zen ebitatu, ala politikak ez dizu uzten egia onartzen, sekulako kakanastea montatzen ari zaretela? Nola uste duzu aterako garela hemendik, Garzoni obedituz?

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu