Bi gazte kartzelan Bilboko istiluen ondorioz
Oier Gorosabel eta Pablo Giron-en inguruko azken berrien arabera, atzo Basauriko kartzelan sartu zituzten, eta fiskalak diligentziak Audientzia Nazionalaren esku uztea eskatu zuen. Epaileak ez zuen eskaera galarazi, eta abokatuak errekurtso bat jarriko zuela iragarri zuen.
Diáspora Vascako gazteei honako hau leporatzen diete:
- Autoritatearen agenteen aurkako atentatua
- Erresistentzia
- Terrorismoaren apologia
- Istiluak eragitea
- Legez kanpoko ekitaldi batean parte hartzea
Bilboko kale agerraldian Ertzaintzak hogei bat lagun zauritzeaz gain, zenbait pertsona atxilotu zituen, horien artean Oier Gorosabel eta Pablo Giron. Gazteok Ertzaintzaren dispositiboaren aurrean biluzik jarri ziren, eta besoak altxatu zituzten Barne Sailaren jarreragatik protestatzeko. Ertzaintzaren agenteek "Diáspora Vasca"ko kideak kolpatu zituzten, eskuburdinak jarri zizkieten eta atxilotuak eraman zituzten.
"Diáspora Vasca" munduan zehar bizi diren euskaldunek interneten duten topagunea da. Bere helburu nagusia Euskal Herrian bakea, demokrazia eta independentzia lortzea da.
Erantzunak kargatzen...