Kataluniako Generalitateak ez du .es amaierarik erabiliko bere webguneetan. ".cat" ezin bada izan ez da izango ".es" ere esan dutenez. Bitartean adiministrazio katalanak .net bukaera erabiliko du. Eta noiz berritu dute katalanek Generalitatearen webgunea? ba Kataluniako jai nazionalaren egunean, aurreko asteazkenean.
Orain dela Zazpi urtetik egunotaraino, administrazioak Espainiako territorioaren ezaugarri den .es amaiera erabiltzen zuen, orain berriz orokorrago bat erabiltzen hasi dira, gencat.net , hain zuzen ere. Dominioa uztailaren 19tik dago hartua eta argi eta garbi adierazi du Generalitat-eko Artur Mas kontseilariak: dominio aldaketa egin izanaerabaki politikoaren ondorioa da.
Horrela jarraitu zuen kontseilariak: Kataluniak Estatu bat ez duen bitartean zaila izango da .cat domeinua izatea, ia ezinezkoa. Beraz, argi utzi zuen CIU-ren gobernuaren nahia .cat lortzea dela: guk .cat domeinua jarri gura genuen kataluniarekin harreman sendoagoa izateko, baina Estatuei bakarrik dagokienez...
Internet Corporation for Assigned Names and Numbers erakundeak ematen ditu domeinuak eta hauek Estatuen arabera ematen dituzte, lurraldetasunari men eginda. .com enpresa komertzialendako dago gordea, .net telekomunikazioa gaitzat duten ekintzei dagokio eta .org organizazio eta organismo ofizialei. Berria El Mundok atera du.
Erantzun
Sartu