Teknologia albisteak

Teknologiak itxaron beharko du

Erabiltzailearen aurpegia
Gontzal Landa - Goiena
2002-09-13 : 13:09

Merkatuak oraindik ez ditu bereak egin e-learning delakoaren inguruan lortutako azken aurrerapenak. Izan ere, teleformazioak azken urteetan geldiune nabarmena izan du, besteak beste, krisialdi ekonomikoak eta banda zabalera murritzegiak eraginda.

Gartner adituak 2000. urtean ziurtatu zuenez, urte bat lehenago e-learningak lortutako irabaziak 2004.ean laukoiztuko ziren. Ez da hala izan, eta aurreikuspenak ez dira bat ere onak atal honendako. Dena den, IBMko Navarro jakitunak ohartarazten duenez, Europako Batasuneko herrialdeetan 2005.ean dirulaguntza jasoko duten ikastaroen % 30ek teleformazioa erabili beharko dute. Teleformazioak garrantzi handia du giza baliabideak bezalako ataletan, oso lagungarria baita Siebel edo Oracle-k sortutako CRM softwarea.

Baina badira zenbait faktore EBko agintarien asmoak oztopatzen dituztenak:

  1. Krisialdi ekonomikoaren ondorioz enpresaburuek ez daude teleformazioan inbertitzeko beste garai batzutan bezain prest.
  2. Teleformazioak batzutan enpresen kudeaketa sistemen kontra talka egiten dute, eta inkonpatibilitate arazoak gertatzen dira.
  3. Enpresetako langileak batzutan ez daude teleformazioari heltzeko prest. Erresistentzia kulturala.
  4. Banda zabalera estuegiak ere arazo dezente eragin ditu, batez ere, zuzeneko hezkuntzan.

Badirudi, beraz, teknologiaren atal honek frenoa apur bat zapaldu beharko duela, bestela ikerketaren eta aplikazioaren arteko aldea handitzeko arriskua izango da.

Erantzun

Sartu