Teknologia albisteak

Bajo Ulloa: "Pirateatzearen alde nago"

Erabiltzailearen aurpegia
editorea - Sustatu
2002-09-13 : 12:09

Gutxi dira horrelakoak esaten dituztenak, baina Juanma Bajo Ulloak (Airbag-en zuzendaria, esaterako) dioenez, "pelikulak ezin dira oraindik behar den moduan ikusi ordenagailu batean, bestela, pirateatzearen aldekoa nintzateke."

Gutxi dira horrelakoak esaten dituztenak, baina Juanma Bajo Ulloak (Airbag-en zuzendaria) dioenez, "pelikulak ezin dira oraindik behar den moduan ikusi ordenagailu batean, bestela, pirateatzearen aldekoa nintzateke."

Ez da gainera txarto ez zaidala iruditzen: ondo iruditzen zait! Horrelaxe dio El Paisi egindako elkarrizketa batean. Eta hau arrazoitzeko zera dio: ez dago zertan egon beharrik bitartekari bat egiten dudan lanaren eta hartzailearen artean.

Dirua nondik irabazten duen galdetu zaio orduan, eta Bajo Ulloak argi eta garbi du: nik ez dut zinea egiten dirua irabazteko. Dirurik irabaziko ez banu okindegi bat zabalduko nuke, edo elektragailuen denda bat.

Bajo Ulloak Internet gutxi erabiltzen du, baina hala ere badu bere webgunea, zabaltzen dexente denbora behar izaten den webgune horietako bat. Nabari da ez duela asko erabiltzen Internet. Bere izena daraman gunea ez da asko berritzen gune informatibo hutsa izan arren. "Capitan Trueno" filma egin behar zuela jakin genuen elkarrizketa batzuetan (adibidez, hemen) baina produktoreak eta zuzendariak izan dituzten ezberdintasunek eragin dute atzera botatzea rodaje hori. Azalpenak ematen ditu maiatzean idatzitako gutun batean, beste seinale bat Internet nola erabili behar ez den ikusteko.

Interneterako laburmetraia bat egina duela ere badakigu. Guk ez dugu aurkitu. Pipi.Misión: Imposible deitzen da.

Erantzun

Sartu