Teknologia albisteak

400 enpresa izango dira e-comerce kongresuan

Erabiltzailearen aurpegia
editorea - Sustatu
2002-09-12 : 18:09

Urriaren 28 eta 29an E-Busines Global Conference-k komertzio elektronikoa zertan den adierazten saiatuko da. SPRIk antolatu du bilkura eta helburua komertzio elektronikoa erabiltzera bultzatzea izango da.

SPRI-rekin batera Enpresa Teknologien Elkarte Espainola (Sedisi) dago bilkura antolatzen. Hogeiren bat aditu ekarriko dituzte Bilbora. Hogei aditu hauek 400 enpresako arduraduni emango diote e-comerceren berri eta oraindik ere badago aukera 400etik 600 bitarte, Bilbora hurbiltzeko. Euskalduna Jauregiak 600 pertsonarendako lekua du.

Hurbilpen errealista bat egin gura dute Bilbon. Ustez, eta Josu Jon Imazek esan duenez, atzera geratu dira Internetek sortu zuen hasierako zoramena eta momentua heldu da benetako baliabideak erabiltzeko. Jose Luis Larreak esan duenez (Sedisi-ko lehendakari ordea) 2001ean %19ak erabili zuen komertzio elektronikoa eta hurrengo bi urtetan %35era heldu gura da, hazkundea geldiezina baita.

Kongresuak webgunea zabalik du atzotik, eta han jaso daiteke informazio guztia. on-line Izena emateko lekua era hantxe aurkituko duzu. Euskaraz ezin daiteke ezer kontsultatu "oraindik" webgunean jartzen duenez.

Erantzun

Sartu