Sustatu logoa Teknologia albisteak

Ostiela! aldizkariaren webgunea berriturik

Jon Arano - Ostiela
2002-09-11 12:09

Lehenengo zenbaki agortuaren 20 orri, zenbaki bakoitzeko azalak eta launa orri, eta horrez gain, "Ostiela!"-ren zenbaki guztien Aurkibide Osoaz hornitu berria izan da webgunea: 65 orrietan ikus ahal daitezke "entziklopedia kontrakulturetan" ateratako 1.000 orri inguruetan argitaratu diren lanak, kolaboratzaileak, e.a.

Azkeneko argitalpena, liburu-denda eta kioskoetan salgai dagoen "Pornolore" izan da, eta horren laginak eta inprimategitik liburudendetarako bidea egin duen lehen euskal aldizkari erotikoari Josu Lartategik egin dion kritika tartean ageri dira. Harpidetzak egiteko, ale "atzeratuak" eta bildumak eskatzeko modua ere bada bertan.

Hau eta askoz gehiago ostielaren gunean.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu