chomsky etb-n
2002-09-09 15:09
Irailaren 11ko programazio bereziek jendea nazka-nazka eta asper-asper eginda daukaten honetan, gure ETB-k behinik behin Noam Chomski elkarrizketatzeko ideia izan du. Dakizuenez AEBko hedabideek "antiamerikano" arriskutsu hau ez du sekula ateratzen. Irainak bai haren bizkar... egia garesti baita, batik bat inperioaren bihotzean.
Beraz, segi nire gomendioa eta ez zarete damutuko...
Ladies and gentlemen:
Would yo please welcome mister Noam Chomski!!
Deabru anarkista, CIAren atzealde zikina pornografikoki aideratu izan duen errusiar jatorriko judutar obszenoa, intelektual organikoen lotsagarri, Rumsfeld eta Cheneyren zerrenda beltzean sartutako antikristoa...
Gero seguru are okaztagarriago gertatuko zaizuela egunotan telebistaz ikusiko duzuen propaganda mendeBaldar guztia... Baina atzean dagoenaren berri hobeto izango duzue.
Eta irailak 11ko 2. urteurren eta xx hilabeteurrena kunplitzerakoan gure telebista maiteko aurkezleak Kabulgo enbiatu bereziari galdetzen dionean... "aizu, afganiarrek gogoan al dituzte Manhattango biktimak?".... Zure barre algara histerikoen artean.. begiek malko gutxiago eta adimen dizdira gehiago izango dute.
Erantzunak kargatzen...