Ixil-ixilik, baina euskara hutsezko egunkari bakarrak ingelesezko bertsioa jarri du sarean. Nazioartean Euskal Herriaren egoera euskaldunen ikuspuntutik ezagutarazteko tresna baliagarria.
Paperezko aleetan ez da iragarri, baina Euskaldunon Egunkariak, dagoeneko ingelesezko bertsioa interneten jarri du. Sail garrantzitsuenetako albisteak, iritzi-artikuluak eta agiriak ingelesez ageri zaizkigu. Dena den, oraindik produkzio fasean dago gunea: bilaketak egiterakoan oraindik 2 news topatu dira bezalako esaldiak topa daitezke.
Laster, beraz, euskaldunok izango dugu gure gora-beherak nazioartean zabaltzeko aukera zabalagoa.
Egunkaria-English edition ez da agerkari euskaldunen artean ingelesezko bertsioa eskaintzen aintzindaria. Beste adibide batzuk badaude. the balde aldizkarikoak behintzat azkarrago ibili dira. Euskal Herria Journal-ek ere ingelesez jarduten du. Alderdi politikoei dagokienez, PNV-EAJk eta Batasunak ingelesari lekua egin diote beren webguneetan. Halaber, Basque Red Net-ek artikuluak ingelesez plazaratzen ditu.
Erantzun
Sartu