Jose Mari Odrizola "Dandi", zarauzko semeak hiru urte daramtza Ekuadorko Palenque herrian misiolari lanean. Bere lagunek Dandiren abenturak bildu dituzte Palenkekoen webgunean.
Zarauzko ITUR enpresan lan egin ondoren hainbat urtetan, exedentzia eskatu eta burubelarri dabil herri haretan lanean: ospitala egiten lagundu, lur arazoak dituen langileekin borrokan, etab luze bat.
Hona hemen bera lagun Andoni Egañak eskeini zion bertsoa, eta webgunean bertan aurkitu dezakeguna:
Nik onartzen det irabazteak
baduela bere xarma
baina iheskor gertatzen dira
bai ospea ta bai fama.
Esan liteke nire eskuetan
daukadala ia dana
bada munduan gauza txiki bat
inbidiz hartzen dudana:
Dandin ixileko lana.
Palenqueko lagunak aldizkari elektronikoak gure besarkada bidali nahi diegu, Sustaturen laguntzaz, itsasoaren gainetik mundu biak elkartuz: Ekuador eta Euskal Herria.
Palenqueko lagunak web orrian murgildu naiz behin baino sarriagotan. Ber apaltasunean, orri txukuna, ilusi eta gogo handiz egina eta interesgarria, gainera. Aukera hau aprobetxatu nahi dut bertara hurbiltzeko gonbitea egiteko sustatuzaleei.