Instituzio publikoek 250 langile baino gutxiagoko enpresetan Informazio eta Komunikazio Teknologiaren erabilera sustatzea nahi dute. Horretarako Hobeki Digitala, Konekta Zaitez-Mikroenpresa eta ePYMEs-Gipuzkoa planak abiarazi dituzte.
Programa hau Euskadi Informazioaren Gizartean Planaren barnean dago. Bere helburua Informazio eta Komunikazio Teknologiak (TIC bezala ezagunagoak) ezartzeko planak bultzatzea da. Horretarako enpresak berak hautatutako proiektua diruz laguntzen du. Batez ere, ETEi (Enpresa Txiki eta Ertainak) zuzenduta dago, programan 250 langile baino gutxiagoko enpresek bakarrik izena eman dezaketelako. Laguntza eskariak aurkezteko epea urtarrilaren lehenengoan hasi eta abenduaren 31n bukatzen da. Dena den, eskaria proiektua abiarazi aurretik egin beharko da. Dirulaguntzaren zenbatekoa enpresa bakoitzak aurreikusi duen proiektuaren eta gastuaren araberakoa da, baina betiere %20 eta %50 artekoa. Oinarriak
Eusko Jaurlaritzako datuen arabera, 10 langile baino gutxiagoko enpresen %201ek baino ez du posta elektronikoa erabiltzen. Enpresa handiagoetan, berriz, erabilera askoz altuagoa da: %743.
Hori dela-eta Eusko Jaurlaritzak enpresa txikienek internetera sarbidea izateko dirulaguntzak eskaintzen ditu Konekta Zaitez Mikroenpresa programaren bitartez. Posta elektronikoa eta web orriak izateko ere erraztasunak eskaintzen dira. Hala ere, programari esker erosi ekipo informatikoa enpresa onuraduna soilik erabiltzeko izango da, eta betiere Euskal Autonomia Erkidego barruan.
Eskaera urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean egin daiteke, Konekta Zaitez-Mikroenpresa programa indarrean dauden urteetan soilik. Enpresa bakoitzak gehienez 1.200 euro jaso ditzake. Oinarriak
Gipuzkoako Foru Aldundiak martxan jarritako plan honek ere Enpresa Txiki eta Ertainen eguneroko lanean teknologia berria gehiagotan erabiltzea nahi du. Hau da, 250 langile baino gutxiagoko enpresetan Informazio eta Komunikazio Teknologien presentzia handitzea du helburu ePYMEs planak. e-Gipuzkoa 2005 planaren barruan kokatzen da. Dirulaguntza eskatzeko azken eguna 2002ko urriaren 15 a izango da.
Erantzun
Sartu