Sustatu logoa Teknologia albisteak

eGipuzkoa 2005 plana Bruselan aurkeztua

Gontzal Landa - Goiena
2002-09-06 11:09

Gipuzkoako Foru Aldundiko espedizioak esku artean duen plan baten berri ematera joan zen atzo Bruselara. Euskal ordezkariek planaren nondik-norakoak Europako Batzordeko Eskualde Politikako Zuzendaritza Orokorrari azaldu zizkioten. Batzordeak positibotzat jo zuen egitasmoa, baita aurkeztu dioten lehenetarikoa dela adierazi ere. eGipuzkoa 2005aren onuradun nagusiak ETE (Enpresa Txiki eta Ertainak) izango dira, baina gizartean teknologia berriak txertatzea ere nahi du.

Arratsaldean, berriz, espedizioa eForum sareko kideekin bildu zen. eForum administrazio eta enpresa pribatuen topagune bat da, eta esperientziak elkartrukatzeko baliagarria. Gipuzko Foru Aldundiak bertan sartzea aztertuko du.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu