Sustatu logoa Teknologia albisteak

"Batasuna": 6. berba bilatuena munduan

editorea - Sustatu
2002-09-05 22:09

Batasuna legez kanpo utzi dutela berri nagusia izan da Euskal Herriko medio askotan eta baita munduko hedabideetan ere. Munduan ere oihartzuna izan duela konfirmatzeko Google bilatzaileko bilaketak ikustea besterik ez dago. Top 10en barruan sartu da bilatuenen zerrendan, Ronaldoren aurretik, esaterako.

Munduko bilatzailerik ezagunenean eta erabilienean Batasuna berba milaka bider arakarazten da. Ez da beste bilatzaile batzuen kasua, yahookoa, esaterako, baina Googelen top 10ean seigarren postuan dago Batasuna. Ronaldoren aurretik daude, baina ez Real Madrid-en aurretik, izan ere Real Madrid bigarren postuan baitago.

Ez da txantxa. Uztailaren 28tik berritu gabe dagoen gune bat dago top 10 zerrendan, Batasunaren gunea. noiz eta oraintxe da bisitatuena. Batasunaren weba zela eta atera genuen berria Sustatun eta hango erantzun batetik jakin dugu 6. postuan dagoela, bisitatuenen artean.

Proba egin dezakezue eta ikusiko duzue nola Googlen "batasuna" berba sartu eta lotura hau ematen duten: /World/Euskara/Politika/Alderdiak/ Eta nolatan lotura hori? Ba Googelek Aurki-tik hartu duelako informazioa, izan ere, lotura hori Aurki euskara hutsezko bilatzailerako sortutakoa da.

Googleko top 10 zerrenda hauxe duzue:

Top 10 Gaining Queries // Week Ending Sept. 2, 2002

  1. us open tennis
  2. real madrid
  3. mtv
  4. serena williams
  5. jerry lewis
  6. batasuna
  7. ronaldo
  8. coldplay
  9. eurotunnel
  10. miss teen usa

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu