Erretzen uztea gura baduzu segi irakurtzen. "Lo dejo Ya!" da behar duzuna. Egia esan, guk ez dugu ezer ziurtatzen, baina proba egitea gura baduzu... Interneteko enpresa honek on-line uzteko bidea ematen du. "Osasuna gestionatu" hori da beraien leloa.
Azken egunetako berria da tabakoaren prezioa %10 igoko balitz milioika biztanlek tabakoa alde batera utziko lukeela. Ez dakigu hori benetan hala gertatuko litzatekeen, baina adituak esaten dutenez, jende gaztearen artean eragingo luke gehien tabakoaren kostua igotzeak eta tabakoa jende gaztearen "izurritea" ei da.
Beste aukera bat da Isalud-ek ematen duena. Hauek enpresei saltzen die produktua eta ondoren gura duten langileek proba dezakete. Faseak bete behar izaten dira.
Faseak
Egia esan ezer berririk ez, baina programaren zuzendariak esaten duenez, ekonomikoagoa da eta jende gehiagorengana iristen da Internet erabilita. Gainera, gazteengana errazago iristen da metodo tradizionalekin baino. Onurak luzeago aipatzen dituzte gunean.
Suitzan eta AEBn probak egin dira lehenagotik, baina gure ingurura heldu berri dago. Programa honen zuzendari Mercedes Garciak dioenez, aipatutako bi herrialdeetan %30eko arrakasta izan du "Isalud 2000"ak.
Insalud-en gunean demo bat jarri dute, hori bai, lehenengo txartelaren zenbakia eskatzen dizute eta horrek bai frenatzen dituela bai erretzaileak eta baita erretzaile ez direnak ere. Seguruenik tabakoaren prezioa igotzeak beste.
Erantzun
Sartu