Sustatu logoa Teknologia albisteak

Dirulaguntzak enpresendako

Gontzal Landa - Goiena
2002-09-05 14:09
SustatuKide

SustatuKide

Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi Sustapen saila da programa hau prestatu duena. Egitarauak teknologia oinarri aurreratua duten Bizkaiko enpresa berrriei zuzenduta dago. SustauKide zure enpresa berriarendako berariaz pentsatuta dago. Oinarriak. Izena emateko epea irailaren 16an bukatuko da.

EBaltzuak

Programa hau ere Bizkaiko Foru Aldundiak prestatu du. Helburua enpresetan negozio elektronikoa ezartzea da. Horretarako konponbide informatikoak garatzeko, ekipamendu inbertsioetarako eta trebakuntzarako dirulaguntzak emango dira. Onuradunak 100 langiletik beherako Bizkaiko enpresak dira. EBaltzuak kostuen erdia bere gain hartuko du, eta gehienez 20.000 euro emango ditu. Oinarriak. Eskaerak aurkezteko epea 2002ko irailaren 30ean bukatuko da.

INTEK

INTEK programan izena eman nahi dutenek ezin izango dute oinarriak interneten bidez jaso, oraingoz behintzat. Izan ere, www.spri.es eta www.eragintza.net webguneetan ezin da informaziorik jaso. Lehenengoan ezin dira oinarriak kontsultatu, eta bigarreneko portadak ez du webgunean sartzeko aukerarik ematen.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu