Bai bai, ez dakit Miss Venezuela hautatzerakoan izena esaten zelakoak egingo zituen aurkezleak, baina Euskal Herriko odolarekin guapa askoak daude eta gurean batzuk sinesgaitz badira er,e Miss berriak, "Euskal Herriak askatasuna lor dezakeela" uste du.
Aitaren partetik da gure artekoa Goizeder Azúa Barrios. Aitaren partetik euskal arbasoak ditu, aitaren gurasoetako bat euskalduna zen, alegia. Amama, berriz, Konxita Urruzurrun, Ondarrukoa eta Aitona Jesus Azua Iurrebaso, galdakaoarra.
Azaroaren 30ean Miss mundo izateko aukera izango du Nigerian egingo den ekitaldian. Euskal Herriak ordezkaria izango duela esan dezakegu bada, oso ozen esaterik ez badago ere. Baliteke ilegala izatea "Goizeder", izan ere, usain euskaldunegia du izen horrek... Garzon enteratzen bada webgunerik duen aztertzen hasiko da berehala eta...
Kazetariek galdetu ere egin diote ilegalizazioaz duen iritzia eta hortaz ezin duela hitzik egin erantzun du gazteleraz: Terrorismoa gaitzesten dut izan modu batekoa edo bestekoa, gainera ezin dezaket larregi sakondu. Jatorri euskalduna izan arren ez daukat preferentzia politikorik. Bakarrik terrorismoaren aurka nagoela esan dezaket
Hala ere, ziur dago Euskal Herriak askatasuna lor dezakeela, baina ez bide horietatik. Elkarrizketa luzeagoen zain geratu beharko gara ia bidea zein izan daitekeen erantzuten digun.
Norbaitek jakin gurako balu, 1.78 metro ditu eta 19 urte beteberri. Diseinu grafikoa ikasten ari da modelo profesional hau. Miss Venezuela gunean, 2000ko irabazlea dago oraindik azalean. Goizederren Azuaren argazkia ikusi gura baduzue Deiak atera berri du.
Erantzun
Sartu