Mac-eroak berriz ere mormoxetan
Ez da gaurkoa .Mac zerbitzua hasi dela martxan eta horrek iTools atzera laga duela. Azkenengo Macworld aldizkarian dakar berri hori, baina web bisitariek lehenagotik ere bazuten horren jakitea. Orain, ordea, mac erabiltzaileak haserretu eta firmak batzen hasi dira.
Zer da ".mac"
Zerbitzuak dira, macintosh-ek ematen dituen zerbitzuak bere HomePage-ean. Webmail kontuan 15 15 Mbko lekua (handitzeko modukoa 200 Mbra arte 90 dolarren truke), 10 kontu izateko aukera, 100 MB iDisk erako, iDisk hori taldearen erabiltzeko aukera, seguritate kopiak egiteko aukera, Virex antibirusa, Appeleko teknikoak dauden posta zerrenda moderatuak erabiltzeko aukera, postalak iCards eran bidaltzeko aukera norbere erretratu eta guzti...
iTools-etik informazioa kendu behar
iTools erabiltzeek 100 dolar beharrean 49 ordaindu beharko lukete, baina ez daude ados iTools erabiltzaileak. 2002ko irailetik aurrera web orri guztiak, seguritate kopiak, e-posta mezuak... denak izango dira beraien zerbitzarik kenduak, ezabatuak. Beraz, interesatuak informazioa kendu beharko dute lehenbailehen webgunetik. Halaxe agertzen da Macworld digitalean
Mormoxetako badago modua
Erabiltzaileek, ordea ez dute berria gustu handiz hartu. Gutxienez .Mac-en prezioa jaistea eskatzen dute. Horretarako ez dira manifestaldian irten kalera, baina Internet bidez egin daitezke manifestazio antzerakoak. Protesta egiteko foro publiko bat sortu dute: www.petitiononline.com deitzen dena. Firmak eskatzen dihardute %50eko beherapena lortzeko. Sinadura eman gura izanez gero hemen egin dezakezu.
Erantzunak kargatzen...