Teknologia albisteak

"Gesto por la Paz"en gora-beherak interneten

Erabiltzailearen aurpegia
Gontzal Landa - Goiena
2002-09-04 : 15:09

Webgune berrian taldeko kide batzuen artikuluak ageri dira, eta jasotako sariak gogorarazten dituzte. Halaber, Ezker Abertzalea baztertzea eta Ajuria Eneko Itunari berriro heltzea beharrezkotzat jotzen ditu "Gestok".

Alderdi politiko guztiei zuzendu artikulu batek zati garrantzitsu bat hartzen du. Bertan ETA eta bere inguruko asmo onartezinei aurre egitea beharrezko irizten dio, Izan ere, betiere Gesto por la Paz Herriko Bakearen Aldeko Koordinakudearen ustez, indarkeriak ez du inolako legitimitate politikorik. Hori dela-eta Ajuria Eneko Itunari berriro heltzea nahi du talde bakezaleak.

"Gesto por la Paz"eko kideen zenbait artikulu jarri dituzte ikusgai, besteak beste, Imanol Zubero Indarkeria eta politika bereiztea lana. Taldeak bere historian jaso dituen sariak ere zerrendaturik ageri zaizkigu. Besteak beste, "Cambio 16" eta "El Correo español" egunkariek behin baino gehiagotan saritu izan dute taldearen lana. Espainiako Principe de Asturias eta "Manos Blancas" sariak ere jaso zituen, 1993an eta 1998an, hurrenez hurren.

"Gesto por la Paz"en esanetan, duintasuna eta giza eskubideen defentsa eta bizitzeko eskubidea dira bere lanaren ardatz. Euskal preso politikoei dagokienez, ordea, hauen eta beren senideen egoerari buruzko kezka bigarren mailakotzat dute, Euskal Nazio Askapenerako Mugimenduak gai hori monopolizatu duelako.

Bake Hitzak-Palabras de Paz aldizkariak ere bere lekua du webgunean.

Erantzun

Sartu