Teknologia albisteak

"Zarautz Agenda" berria

Erabiltzailearen aurpegia
Zarautz Agenda HHPP - Zarautz Agenda
2002-09-03 : 23:09

Zarautz Agenda ataria berritu egin da: Zarauztarrei interneteko zerbitzu guztiak eskeintzen dizkien webgune guztiz euskalduna eta berritua.

Hauek dira atari berriaren abantailak:

  • Zarautz Agenda -k gaikako webguneak sortu ditu: kultura edo turismoari begira, adibidez.
  • Zarauzko atarietatik, eztabaidagune edo foroak eskeintzen dituen webgune bakarra da; chat-a ere badu.
  • Lan poltsa bat: lan eskaera eta eskeintzak trukatzeko.
  • Lagunak aurkitu eta harreman pertsonalak hobetzeko txokoa.
  • Herritarren posta zerrenda, arazoak eta proposamenak pertsonalki eta posta elektroniko bidez patsadaz eztabaidatzeko.
  • Webgune zarauztarren aurkibide handiena.
  • Herri eta auzoetako doako posta elektroniko zerbitzu pertsonalizatua.
  • Denda bat, interneten Zarautz Agenda-k aurkitzen dituen eskeintza onenekin.

Ez ahaztu webgunea zure gogokoenetan jartzen.

Agur eta ondo izan.

Erantzun

Sartu