"Txistu y tamboliƱ" berpiztu zaigu
2002-09-03 13:09
Txistu y tamboliƱ berriak aurreko etapako filosofiari eutsiko dio. Hau da, umorea eta sexua osagai nagusi diren artikulu, poesia eta bestelakoak eskainiko ditu. Gainera, interneten jarritako lehen zenbakian argi eta garbi ageri zaigu TXTko lan-taldea indarberriturik datorrela. Bertako editoriala irakurtzea baino ez duzue hori frogatzeko.
"Txistu y tamboliƱ"-ekin kolaboratu eta bere lanak bertan plazaratu nahi duen orok ateak parez pare zabalik ditu. Izan ere, aldizkariko lan-taldeak gogokoen dutena elkartu eta olerki, ipuin eta txistukadekin mozkortzea da.
TXT gustuko dutenek, gainera, aurreko etapako zenbakiak Armiarman aurki ditzakete.
Erantzunak kargatzen...