Sustatu logoa Teknologia albisteak

Mayor Oreja, euskaldun eraginkorrena Espainian

Joxe Aranzabal
2002-09-03 00:09

Justu oporretara joan ginenean, Madrilgo aldizkari batek argitaratu zuen sailkapen bat, “Los Españoles Más Influyentes”, eta 100 pertsonaren izenak eman zituen. Tartean zortzi euskaldunena. Hauetatik puntakoena, Jaime Mayor Oreja, 16. agertu zen. Zein tokitan uste duzue jarri zutela Ibarretxe lehendakaria?

Actualidad Económica aldizkariak argitaratu zuen zerrenda dontsua, abuztuko ale berezian. Puntaren puntan José María Aznar agertzen da, Espainiako gobernuaren presidentea. Bera bezala, lehen hamarren artean, erdia politikariak dira. Bankariak eta enpresarioak ere, ugari. Emakumeak, berriz, urri: sei baino ez.

LEHEN BOSTAK

1- José María Aznar, Espainiako Gobernuko lehendakaria.

2- Emilio Botín, BSCH bankuko lehendakaria.

3- Rodrigo Rato, Ekonomia ministroa Espainiako Gobernuan.

4- Jesús de Polanco, Prisako lehendakaria.

5- J.L. Rodríguez Zapatero, PSOEko idazkari nagusia.

EUSKALDUNAK

Ehundik zortzi euskaldun baino ez dira agertzen sailkapen honetan, denak gizonak. Interesgarria jakiteko nola ikusten gaituzten espainiarrek eta zein lekutan jartzen gaituzten.

16- Jaime Mayor Oreja, PPko koordinatzaile nagusia.

24- Xabier de Irala, Iberia aire konpainiako lehendakaria.

25- Xabier Arzalluz, EAJko lehendakaria.

29- Iñaki Gabilondo, SER irratiko kazetaria.

47- Emilio Ibarra, BBVA bankuko lehendakari ohia.

64- José María Bergareche, El Correo taldeko kontseilari ordezkaria.

66- Juan José Ibarretxe, Euskadiko lehendakaria.

73- Jesús Ceberio, El País egunkariko zuzendaria.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu