Sustatu logoa Teknologia albisteak

Hasi dira Batasuna.org-en itxiera lanak Interneten

editorea - Sustatu
2002-09-02 14:09

Batasuna.org-erako irismenik ez dugu jada gure bulegotik. Telefonica-ren bezero zuzenak izan gabe, gure Internet hornitzaileak Telefonicaren zerbitzu batzuk azpikontratatzen dituelako izan daiteke hori. Baina ez gaude seguru. Euskaltel edo beste enpresaren baten bidez konektatzen bazarete Internetera, konprobatu mesedez ea http://www.batasuna.org ikusterik baduzuen, eta komunikatu arren Sustatu-ra.

Telefonicaren blokeoarena azaldu da dagoeneko zenbait mediotan:

Batasuna izen-erregistroetan debekatu

Beste alde batetik, kontuan hartzekoa da Telefonicaren neurri uniltateraletatik harantzago, Entzutegi Nazionaleko fiskaltzak are gauza larriagoak eskatzen dituela:
En relación con la cancelación de las páginas web u otros servicios contratados por HB-EH-Batasuna en Internet, el ministerio público interesa solicitar a la Corporación de Internet para la Designación de Nombre y Números (ICANN), con sede en Estados Unidos, la suspensión de los dominios www.batasuna.org, www.euskal-herritarrok.org y www.batasuna-barakaldo.org. También se reclama "la extracción como palabras registrables de Batasuna, Euskal-Herritarrok y Herri-Batasuna.

Alegia, euskarazko izena bera, Batasuna, oraingo eta etorkizuneko erregistroetatik debekatu nahi du. Euskal hiztegiko berba bat debekatu.

Gure txakurrari ere ezingo diogu jarri Batasuna izena? Taberna bat ezin ote da izen horrekin inon ireki? Eta txakur horri edo taberna horren inguruko web-ik ere ezin ote du inork ireki Interneten?

ICANN erakundearen jarduna aztertzen duten foroetan azaldu da dagoeneko Batasunaren debeku eskakizunaren gai hau. Horra, IcannWatch guneko eztabaida irekia

Barakaldoko Batasunaren gunea

Sustatun eman genuen orain debekatzea gura den webgune hauetako baten berri, Barakaldoko Batasuna-rena hain zuzen. Webgunea oraindik ere ikusi daiteke, baina ez dute berritu aspaldian. Bertan irakurri daitekeen moduan: hemendik aurrera ez da gehiago eguneratuko, orain arte argitaratutako berri zein eduki guztiak ikusgai jarraitzen badute ere.

Beraien webgunean aipatzen duten moduan Barakaldoko webgune honetan sofware librea erabili da, nahiz eta libre berba egunotan oso modan ez egon: webgune honetarako tresna libreak erabili ditugu (Php, Mysql, The Gimp, Apache...) software librea erabiltzearen alde gaudela adieraziz; honela, dirukeria eta pentsakera librearen kontrola bilatzen duen inperioaren islada binarioari aurre eginez.

Garzon eta Nobela, sarean

Bitartean, horra legez kanpo egoteko arazorik ez duen web bat: Garzoni Nobela ematearen aldeko weba Eta nork egin du orain patetikotzat jotzen diren moduko weba? Ba Atletico de Madril-en web ofiziala egin duen enpresak berberak.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu