Sustatu logoa Teknologia albisteak

Bi komunikabideren arteko auzi penala

Gontzal Landa - Goiena
2002-09-02 14:09

Malagako Audientzia Probintzialeko Fiskaltzak @rroba izeneko informatika-aldizkariko zuzendari Andres Gomez Mirandaren aurkako urtebete eta hiru hilabeteko kartzela-zigorra eskatu zuen. Gomez Mirandak izenpetutako bi artikulutan Canal Satelite Digital-en seinalea dekodetzeko txartela faltsuak egiteko pausuak irakur daitezke. Hori dela-eta, fiskalak 30 milioi euroko kalte ordaina eskatzen du, 1.304 euro kaleratutako 23.000 ale bakoitzeko.

Fiskalaren hitzetan, aldizkariko zuzendariak iazko ekainean La trampa izenburua zuen artikulua sinatu zuen. Artikuluan Canal Satelite Digital enpresaren seinalea dekodifikatzeko legez kontrako txartelak nola egin zehazten zuen, baita hurrengo zenbakian xehetasun gehiago eskainiko zituela iragarri ere.

Piratas y satélites I. El encanto de lo prohibido eta Piratas y satélites/TV Card izenburupean, legez kanpoko txartelak egiteko xehetasun guztiak agertzen ziren. Txartelok egiteko ez da informatikan aditua izan beharrik, besteak beste, beharrezkoa den materiala edozein informatika dendatan eskuragarri baitaude, Fiskaltzaren arabera.

Halaber, fiskalak Multimedia erantzule zibila delakoan dago, bera baita @rroba aldizkariaren enpresa editorea. Kausa penala Malagako 3. Instrukzio Epaitegian martxan dago.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu