Sustatu logoa Teknologia albisteak

Prisa taldeak tranpa egin ote du ba?

editorea - Sustatu
2002-09-02 11:09

Suspension temporal forzosa egin dio OJDk (oficina de Justificacion y Difusion ) Prisa taldeari eta zergatia oso da ulertzeko modukoa: log-ak ezin ditu neurtu OJDk, hau da, webguneko trafikoa neurtzeko bidea diren log-en berri ez dio ematen Prisak.

Egia esan, El mundok atera du berria eta jakinekoa da ez direla oso ondo konpontzen Espainiako irakurleria asetzen saiatzen diren bi potentzia hauek. Martxotik ekainera arte behintzat ez dituzte neurtu, izan ere, web batek egin dezakeen hutsegiterik handiena egin dute Prisa taldekoek, hau da, datuak ezkutatu.

Duda badago, behintzat. El Mundoko orrietara baino jende gehiago sartzen omen zen El Paisekoetara egun batetik bestera, baina, orduan, zergatik ez ditu datuak eman Prisa taldeak?

OJDko elektronika atala 1997tik ari da datuak eman eta eman eta horiek publizitaterako eragin zuzena dute. Asko ikusten diren orrietan jartzen du iragartzaileak iragarkia, nahiz eta normalean garestiagoak izaten diren gune bisitatuok. Publizitatea eta prestigioa daude jokoan, beraz bista kopuruarekin.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu