Teknologia albisteak

Oporretatik bueltan

Erabiltzailearen aurpegia
editorea - Sustatu
2002-09-02 : 11:09

Sustatuk berriz be bideari ekin behar dio. Gaurtik aurrera, eta betiko martxan, estilo bereziko berriak zabalduko ditugu. Batzuetan bereziak direlako, besteetan inon agertu ez direlako. Baliteke oso bizkor enteratu izanagatik edo beste medio batean irakurri eta erakargarriak direlako... Sustatun bertan fabrikatuko dira batzuk, baina zuek ere izan zaitezkete berriemale, eta zer esanik ez partaide, erantzunen bidez.

Ez gaitu ez asteroideak jo eta gure mundu honekin talka egin bitartean lanean hastea erabaki dugu. Hasi ginenetik gaur arte egindako bideari jarraituko diogu. Gero eta harpidedun gehiago ditugu egunero-egunero aukeratutako hiruzpalau mezu e-posta jaso dituztenak. Gero eta irakurle gehiago gara eta gure guneko klikak ez dute etenik izan abuztuan ere.

Animatuta hasiko gara bada kurtso berria. Irailarekin eta eguzkiarekin batera informazio gehigarri hori jasoko duzu profesional euskaldunendako albistegi honetan.

Zuk idatzi atalaren bidez zu zeu izan zaitezke berriemale. Arau batzuk jarraitu baino ez dago. Zure idatzia moderatzaile batek begiratuko du eta aurrera! Esan beharrik ere ez dago zuetako edozeinek erantzun dezakeela edozein albiste horrela albistea garatuz. Azken batean, albisteak garatzen laguntzen dute weblogek.

Baina beste apartekorik gabe goazen martxa puska bat ematera weblog honi. Zure partehartzea ere ondo jasoa izango da. Euria bestetik egin ez duen negua pasa eta gero, ondo etorri!

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago