Asteroide bat dator gurera, eta gu oporretara
Iraila denontzako helduko da eta baita Sustaturentzako ere. Irailetik ez gaitu ezta asteroideak ere libratuko. Bi kilometroko asteroide horrek lurrarekin talka egitekotan otsailaren batean egingo luke eta ez aurten, 2019. urtean baizik.
NT7 izena jarri diote izena asteroideari. Taula honetan ikusi daitekeen moduan, lurra joko duten asteroideen artean dago. Bi kilometro zabal duela diote astronomoek. BBC-k dioenez, Palermo indizean positibo moduan agertzen da lehenengoz asteroide bat. Zer esan gura du horrek? Ba historiako asteroide arriskutsuena moduan agertzen dela. Gune honetan jakin dezakezu arriskuaren zenbatekoa. Orain arte arriskua zero azpitik neurtzen zen, baina lehenengoz, positiboa da talka egiteko posibilitatea.
Asteroidea eguzkiaren bueltan ibiltzen da 837 egunetan urteko eta bere orbita gero eta inklinatuago dago lurrarekiko.
Baliteke oraindik talkarik ez egotea, izan ere, milioi kilometro batzuetako errorea egon daiteke-eta. Talka, egotekotan, 28 kilometro segundoko abiadan izango litzateke, hau da, mapatik kontinente oso bat desagerrarazteko lastertasuna. Dr Benny Peiser-ek egin ditu balorazio hauek. Peiser antropologoa da izatez, baina katastrofe mundialetan aditua da era berean. Gai honen inguruan artikulu bat ere idatzita du Peiserrek.
Sustaturen oporrak
Weblog honen oporrei dagokienez, guneak sarean jarraituko du. Albisteak gehitzeko aukera irekita egongo da, baina ez dugu ziurtatzen moderatzaileek berrikusi eta onartuko dituztenik. Tira, Microsoft bat-batean ixten badute, saiatuko gara bazterren batetik konektatzen eta albistea ematen.
Gainerakoan, orain kargatuta dauden albisteetan erantzuan emateko aukera ere irekita geratuko da.
Ondo ibili denok! Kontuz asteroideekin.
Erantzunak kargatzen...