Teknologia albisteak
1

Boligrafo batekin idatzi ordenagailuan

Erabiltzailearen aurpegia
editorea - Sustatu
2002-07-24 : 13:07

Gehienok erabiltzen dugu oraindik bolaluma eta papera notak hartzeko. Teklatua, pantaila taktilak... nahiko deserosoak direla pentsatzen dutenak askotxo dira. Orain, edozein paperen gainean idatzi eta egindakoa ordenagailura pasatzen da, automatikoki.

"Seiko Instruments" enpresak egindako asmakizuna da. Edozein paperen gainean idatzi, eskema bat egin, marrazki bat... eta barrura, ordenagailura. Pentsa zenbat ate zabaltzen dituen horrelako asmakizun batek. Paperean idazten zaudena derrepente bidali dezakezu Internetez, esaterako.

Pintza batek papera eusten du eta bolaluma berezi batek ultrasoinuen bidez adierazten dio pintza horri zein den egiten dihardugun hizkiaren forma, edo zein den eskema. Egiten diharduguna pantailan agertzen joaten da. 150 orduren bueltan erabili daiteke bolaluma hori. Bolaluma hori pantaila taktiletarako ere erabili daiteke buelta emanez gero. PocketPC edo Palm estiloko ordenagailuetara konektatzea ere posible da.

JPG, bmp edo png eran gorde daitezke egindako lanak. Testuak pasa daitezke karaktereak antzematen dituen programatik (OCR). Windows-ekin funtzionatzen du eta egia esan, hori mugatu xamarra geratzen da...

Eta garestia dela? Ba 169 euro kostatzen da. webgune honetan ikus dezakezu.

Erantzunak

Joxe Rojas
2002-07-24 : 13:37

Abuztuaren amaieran salgai jarriko den Mac OS X 10.2 sistema eragileak ere teklatuaren ordez eskuzko idazkera erabiltzeko aukera ematen du. Hori bai, tableta grafikoa behar da... ...eta Macintosh bat, noski :-)


Info gehiago: http://www.apple.com/macosx


Erantzun

Sartu