Teknologia albisteak
1

Arabeak kontzentrazio guneetara

Erabiltzailearen aurpegia
pakenutzi
2002-07-23 : 13:07

Sorgin-ehizaren azken iragarpena. Irailak 11-tik hona Bertolt Brecht-en poemak lerro berria izango luke: Arabiarrak eraman zituzten... Bush administrazioaren "Globo-sonda" bat omen da oraingoz. Baina egiteko kapazak direla, zalantzarik ez. Argudioa da onena: "Herritarrek eskatuko dute". Demokrazia ez al da ba horixe?

Estatu Batuetako Eskubide Zibilen Batzordeko kide den Peter Kirsanow-ek iragan ostiralean Detroiten esan omen zuen laster amerikarrek arabiarrentzako internamendu guneak eskatu ditzaketela.

Hona bere argudioa: "Amerikan etorkizunean eraso terroristarik izatekotan, eta World Trade Center-ari erasotu ziotenen talde etniko bera balitz erasotzailea, ahaztu giza eskubideak".

Eta argudioarekin honelaxe jarraitu zuen: "Herritarrek euren bizia babesteko kezka dute, eta ez dira hainbeste arduratuko eskubide zibilen zapuzte gisa uler liteztekeen horietaz".

Sorpresa! Komite horretan nork jarri zuen Peter Kirsanow? GW. Bush presidenteak berak.

Eta azkenik, istorio honek baditu aurrekariak: Bigarren Mundu Gerran, Estatu Batuek japoniar-amerikarrak kontzentrazio eremuetan sartu zituzten.

Irakurri guztia ingelesez Indymediaren gunean.

Eta USAn halako eltzeak nola egosten diren jakiteko, irakurri Noam Chomsky. Bere abizena bilatzaile batean idatzi eta ikusiko duzue istanpatean gauza interesgarri ugari agertuko zaizuela.

Eta niri zer? esango du baten batek. Dudarik ez izan... USAkoak lehenago edo beranduago gurera etortzen dira. Batez ere Aznarren gisako ikasle iayoak boterean edukiz gero.

Erantzunak

editorea
2002-07-23 : 13:54

> Sorgin-ehizaren azken iragarpena. Irailak 11-tik hona Bertolt Brecht-en poemak lerro berria izango luke: Arabiarrak eraman zituzten...


Artikuluan aipatzen den poema euskaraz irakurri dezakezu Sustatun bertan. Pakenutzi ezizenarekin izenpetzen duenak euskaratu zuen aurreko mezu batean.


Erantzun

Sartu