Behatokia Newsletter aldizkariaren zenbaki berezia
2002-07-22 12:07
Behatokiaren aldizkarian azaltzen denez, dekretu horrek ondorio latzak izan ditu indarrean sartu zenetik, euskara desagertze bidean jarri baitu Nafarroako Administrazioan: gure hizkuntza ia ezabatu egin dute agiri eta kartel ofizialetatik, euskara eskakizuna zuten lanpostuak nabarmen murriztu dira, eta areagotu egin dira zerbitzu publikoak euskaraz jasotzeko zailtasunak.
Dekretua baliogabetu izana berri pozgarritzat jo du Behatokiak, baina, hala ere, erne jarraituko duela iragarri du, orain arteko hizkuntz politika zuzendu beharrean, dekretu murriztailea berriro tramitatzeko asmoa agertu du eta Nafarroako Gobernuak.
Erantzunak kargatzen...