Interneteko pribatutasuna ez da nahi bezainbatekoa
2002-07-19 12:07
Dena den, itxura denez, gustura ematen ditugu datuok (bai behintzat AEBkoek). Eta zein den amua? Ba trukean zertxobait eskuratzea, eskupekoren bat, sari txikiren bat... % 82ak onartzen du datuak bolo-bolo zabaltzea zerbait jasoz gero. Kontua da jasotze horretan, lehenengo saritxoaz gain zer etorriko den. % 49 da izen-abizenak emango lituzkeena eta izen-abizenak eman gabe posta helbidea jakinaraziko lukeena %60.
Galdegindako jendearen artean %53 da password edo berba klabe bera erabiltzen dutenak webgune guztietan. Bai klabe bera eta baita erabiltzaile izen bera ere.
Ez dago oraindik Internet segurua dela oso zabalduta AEBn. Kalkulatzen da 2006 urte bitartean 24,5 bilioi dolar galduko direla AEBn pribatutasunak sortutako konfiantza ezagatik.
Erantzunak kargatzen...