Teknologia albisteak

Sorgin ehiza abuztuan

Erabiltzailearen aurpegia
pakenutzi
2002-07-18 : 12:07

Oraingoan ere izango da "eta niri bost" ihardetsiko duenik baina...
Estatu Batuetako Justizia departamenduak milioika amerikar inplikatu nahi ditu abuztuan New York bezalako hirietan zelatari "antiterrorista" gisara. Mementuz "programa pilotoa" omen da. Irakurri guztia ingelesez INDYMEDIA.ORG webgunean.

"Extra eyes and ears for law enforcement" deitzen dio Bush Administrazioak: Begi eta belarri polizial extrak... Kamioi gidari, autobuseroak, tren gidariak, postariak, kontadoreak irakurtzen dihardutenak, itsasontzi kapitainak, eta portuko langileak... Guztiok entrenamendu berezia hartuko dute "aktibitate susmagarriak" zelatatzeko.


"Historikoki salatari sistemak demokraziarik gabeko estatuen tresna izan dira" dio Ritt Goldstein kazetari australiarrak honi buruz Sydney Morning Herald eginkarian. Kazetari honek gogorazten digu Ekialdeko Alemanian STASI polizia sekretuak sistema bera erabili zuela. Iruditzen zait Estatu Batuetan ere Macarthysmo garaian komunistak salatzeko kanpaina publikoetara iritsi zirela.


Washington Post-ek uztailaren 14.ean hau guztia kritikatuz editoriala argitaratu zuen eta orduan jakin da zeozertxo. Bill Berkowitz ikerketa kazetariak ere arakatu du "Anaia Handia"ren bertsio berri honetan.

Merkeagoa ere bada. Bideokamerak ez baina, salatari bolondres arras patriotikoak.

Bejondeiela Markus Wolf, Hoover, McCarthy, Göebbels, Himmler, eta gainontzeko Torkemadei. Munduan ereindako haziak sustrai sakonak ditu, non eta Zibilizazioaren Gailurrean.

Erantzun

Sartu