Asereje deje... ...petabyte, terabyte
2002-07-17 19:07
Baliteke "listo"ren batek eskolan ikasi izana horrelakorik. Niretzako "aurkikuntza" izan da Peta byteak, edo hobeto idatzita Petabyteak daudela jakitea. Zeudenik ere! Gure lagunen bat pozik egongo da irakurtzearekin batera, izan ere, peta kontu hori...
- Yottabyte bat 1024 Zettabyte
- Zettabyte bat 1024 Exabyte
- Exabyte bat 1024 Petabyte
- Petabyte bat 1024 Terabyte
- Terabyte bat 1024 Gigabyte
- Gigabyte bat 1024 Megabyte
- Megabyte bat 1024 Kilobyte
- Kilobyte bat 1024 Byte
- Byte bat 8 bit
- eta azkenik, bit bat 1 edo 0 izan daiteke
Ezagutzen dituzu neurriok? Ba esan dezakegu hitz batek 100 byte dituela, edo karaktere batek 10. Ipuin motz batek izan dezake kilobyte bat inguru. Orri mekanografiatu batek 10 kilobyte... nobela motz batek 1 megabyte, erresoluzio altuko argazki batek 5 megabyte, mamograma digital batek 100 megabyte, fidelitate altuko soinudun CD batek 1 gigabyte,
Orduan, 1 terabyte zerk izan lezake?
Eta 20 petabytetan zer sartzen da?
Ausartzen zara erantzutera?
Erantzunak kargatzen...