Teknologia albisteak

Web gune baten arrakasta zehazten duten faktoreak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - Sustatu
2002-07-15 : 12:07

Edukiak definitzen edo web orriak edo guneak diseinatzen eta egituratzen hasten garenean, gerta dakiguke, alderdi garrantzitsu eta oinarrizko batzuk ezagutzen ez baditugu, gaizki egiten aritzea, ez jakitea eta komunikabide boteretsu bat arrakastaz irekitzeko gure saiakerak porrot egitea. Hori zuzentzeko jardunaldia antolatu da Donostian.

Uztailaren 16a, asteartea. Lekua: Donostiako Teknologi Elkartegiko Areto Nagusian. Mikeletegi Pasealekua, 53. Doakoa da jardunaldia.

Web gune baten arrakasta zehazten duten faktoreak izenburua daraman jardunaldian, errepaso bat egingo zaie baldintzak atzematerakoan egiten den kudeaketa txar baten, froga egitasmo urriaren edo froga egitasmorik ezaren ondorioei, baita WEB orrien garapenean praktika onen gida batzuen gabeziei ere.

Jardunaldi honek, Miramon Enpresa Digitalak antolatutakoak, hiru orduko iraupena izango du eta honako hauei dago zuzenduta bereziki: edukiak definitzeko arduradunak, garatzaileak eta web orrien eta guneen diseinu eta antolaketa arduradunak.

Bertaratzeko nahikoa da Web ingurunearen ezagutza orokor batzuk izatea (programazio edo diseinu mailan), baita erabiltzen den terminologiarena ere.

Jardunaldi honetan honako gaiak landuko dira.

  • 10:00 h. - 10:15 h. Sarrera: Web ingurunearen diseinu arau onen garrantzia.
  • 10:15 h. - 10:40 h. Web orrien diseinuan hamar akatsik ohikoenak.
  • 10:40 h. - 11:00 h. Diseinuaren ildo garrantzitsuenen ikuspegi orokorra.
  • 11:00 h. - 11:15 h. Hasierako Orriaren diseinuaren garrantzia: Hasierako Orriaren funtzioak eta eraginak.
  • 11:15 h. - 11:30 h. Atsedenaldia.
  • 11:30 h. - 12:45 h. Diseinu akatsen adibide zehatzak eta hartutako irtenbideak.
  • 12:45 h. - 13:00 h. Web orri baten erabilgarritasunaren ebaluazioa.

Izen ematea 943 000 999 telefonora deituz egin dezakezu edo Internet bidez.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago