Lekeitio Bizkaiko herri txikiaren informazioa Interneten eskuragarri, Euskal herriko erakunde gehienak bide berri hau ezagutu aurretik, eta herritar batzuen ekimen eta ahaleginari esker.
1995. urtean
euskal webgune oso gutxi zeuden, ezagunena
Buber´s
Page amerikarrarena zen, erreferentzia horrekin eta aisialdi bezala, nire
ideia Lekeitioko informazio bilduma txiki bat egin eta Interneten
bitartez munduko edozein lurraldetik eskuratu ahal izatea izan zen.
Bide batez 'Helbideak' atalarekin aurkitzen nituen beste Euskal
webguneen helbideak ere jartzen nituen. Hasiera honetan jasotzen nituen mezu
gehienak atzerritik zetozen, munduko edozein puntan bizi ziren Lekeitiarrenak
edo beraien ondorengoenak, ahal nuen bezala laguntzen nien nolabaiteko lotura
egiten.
Gaur egun egoera oso desberdina da, Internet
ez da hain ezezaguna eta euskaldun eta Lekeitiar asko Interneten dabiltza, eta
erabilgarria izatea ere gustatuko litzaidake. Ateratzen ditudan argazki batzuk
ipini eta gertatzen diren ikuskizunen egitarauak jartzen joaten zait denbora
gehiena, nire anaiek aldaketa batzuk egiten lagundu didate eta horrela gutxika
gutxika egitura eta edukiak aldatzen ditugu.
Denbora gutxi barru, edo egia esateko ahal dugunean, itzulpenak
amaitu eta
www.lekeitio.net berritu nahi
dugu. Atal dinamikoak jartzeko aukera ere badaukagu,
www.bilbaoinformacion.com
ematen digun aukerekin, udako oporrak hau egiteko ondo etorriko zaigu ;-)
Herriko talde desberdinekin hitz egiten ari gara, nahi duenak
atal bat edukitzeko edo beraien Interneteko helbidearekin lotzeko.
Udara begira XIII.
Nazioarteko Kale Antzerkia daukagu oraintxe bertan, baita San
Antolin jaiak bere Antzar egun ezagunarekin, guzti
honen informazioa Lekeitio Interneten
www.lekeitio.net
eskuratu ahalko duzue.
Erantzun
Sartu