Teknologia albisteak

Udal webak: gero eta gehiago, baina nolakoak?

Erabiltzailearen aurpegia
editorea - Sustatu
2002-07-12 : 14:07

Udal Webak aztertu ditu El Pais egunkariak eta hainbat datu atera dira hortik. Egunkari horrek esaten ez badu ere, eskerrak EAE-k eta Kataluniak aurrerakada handia egin duten Interneti dagokionean eta beraz baita Udal web-ei dagokionean ere, ze Madrilegatik izan balitz...

Madrileko webak ez du ezta hiriaren planorik ere. Iaz 6 klik egin ostean aurkitu zitekeen weba, baina orain egon ere ez dago. Administrazio Publikoen Ministerioak dioenez udal web gehiago dago aurten iaz baino. Iaz 1.496 ziren bitartean aurten bi milatik pasa da, 2.049 daude dagoeneko. Caceresek eta Bartzelonak dituzte udal web gehien. Baliteke hau aldundiek bultzatutako kanpainengatik izatea. Gurean ere, Gipuzkoan, seguru webgune pila bat gehiago egongo direla azarotik aurrera. Aldundiak emandako dirulaguntzek lagunduko dute horretan.

Webak bizkortzeko ahaleginean

Internet bizkorrago izan dadin lan egiten jardun dute hainbat Udalek, baina bizkortasun hori geldoegi dela ere esan genezake herritarrek mezu bat bidaltzen duten guztietan. Erantzutea ere zaila izaten da eta El Paisek egindako inkesta horretan erantzun dutenak %18 izan dira eta taxuz erantzun dutenak hiruzpalau baino ez. Galdera herriak zuen zikintasunaz zen eta ia garbiagoak izateko planik zegoen. Erantzun gehienak gaia luzatzeko izan ziren, ez du funtzionatzen ondo nonbait Administrazioa-herritarra loturak. Tresna baliagarria dirudi Internetek, baina...

Bizkortasunaren beste seinale bat Marbellako Udalak adierazten duena. Alkateak agurtzen zaitu weba zabaltzeaz bat, baina nor izango alkatea eta Jesus Gil y Gil! apirilaren 24tik alkatetza galdu zuena.

Eta zein sistema operatibo darabilte?

Espainiar estatuan gero eta herri gehiago dira Linux erabiltzen dutenak:

El Paiseko azterketa honetan Euskal Herriko hiriburuetatik (Iparraldea ez da aztertu, jakina) Bilbo agertzen da bakarrik lehenengo 10 izendatuetan eta ez web onena duelako, ordainketak egiteko aukera ematen duelako baizik. Badugu zeregina Euskadi Informazio Gizartean egotea gura badugu. Ibiliko al gara Espainian baino bizkorrago?

Erantzun

Sartu