Sustatu logoa Teknologia albisteak

Internet aspergarria da, estupidoa!!!!

editorea - Sustatu
2002-07-12 11:07

Eta horrelakoak Internet erabiltzera ausartu ez denak idaztea ez da arraroa, baina hori esaten duena aholkularitza ezagun bat denean... Forrester Research deitzen da aholkularitza hori. Forresterren informeak beti ere polemikoak izaten dira eta tentuz irakurri beharra egoten da.

Azkeneko egindako informeak horixe esaten du: webaren zabalkundeak ez du gehiagorako ematen, ez du nora zabaldu, eta hilik dago. Bereak egin du!

Foresterreko George Colonyk horrela dio: Gaur egun Internetekin dugun arazoa aspergarria dela da, estupidoa, alegia. Paperean dagoen edukia ematen digu eta paperaren antzeko izate horrek garamatza horrelako iritzia izatera. Liburutegi zahar bateko liburuak irakurtzearekin parekatzen dut Internet eta ez medio berri bat erabiltzearekin.

Jarraitzen du George Colonyk esaten "orain, Internetek nobedadea izateari utzi dioenean jendea egunkariak eta aldizkariak irakurtzen hasiko da edo telebista ikusten. Azken batean sarea ez da gure izatearen zati bihurtu.

George Colonyk esandakoak bazterrak harrotu ditu, El Mundoko foroan ere eztabaidatu da gaia.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu