Sustatu logoa Teknologia albisteak

Palenqueko lagunak aldizkari digitala

Ekuadorreko kostaldean dago kokatuta Palenque izeneko herria. Montubioak dira bere biztanleak, mestizajeaz sorturiko kultura aberatsaren jabeak, nahiz eta egorea larrian bizi gaur egun.

Hainbat urtetan bertan bizi izan diren kooperante eta misiolariak Palenqueko lagunak aldizkaria sareratu dute, hango herri eta Euskal Herri arteko zubi bezala.

Artikuluak gehien bat euskaraz edo gaztelaniaz aurkituko dituzu, eta bakan batzuk inglesez, frantsezez edo brasileiroz.

Artikuluok lau sailetan banaturik daude:

  • Editoriala
  • Euskal Herria
  • Ekuador
  • Eliza

Dataz ordenaturik eta argazki banarekin hornituta daude lau sailok. Artikuluen osagarri bisitariak foruma aurkituko du, Palenqueko argazkiz bildumatxoa galerian, eritzi bilketa, loturen zerrenda, asmakizuna edota amorfinoa, gure betsoaren parekoa.

Andoni Egañaren bertsoak Palenqueri jarriak, Artziniega, Zarautz edota Begoñazpi Ikastolako eskutitzak, Latinamerika eta Ekuadorei buruzko erreportaia eta eritzi artikuluak ere bertan daude.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu