Sustatu logoa Teknologia albisteak

ceramikarte.com zeramikaren portal berria

Ceramikarte.com zeramika eta eltzegintzan arlo ugari jorratzen dituen edukiz beteriko portal bat dugu, eta besteak beste honako atalak aurki daitezke: Zeramistaren Kazeta, non erakusketa, feria, lehiaketa eta kongresuen berri ematen den. Honekin batera, galeria birtuala, elkarrizketak, eztabaida foroak, bigarren eskuko azoka bat, eta beste gauza asko sareratzen ditu portal honek.

Portal hau estatu osorako denez gaztelania du hizkuntza nagusia, halere, euskarak eta beste hizkuntza txikiek badute euren esparrua, eta esate baterako ale honetan euskal pitxarraren historiaren berri ematen da euskaraz, izan ere portal hau Arrasaten jaio baita eta bertan du egoitza.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu