Teknologia albisteak

Entzierro arriskutsua, luzea eta tentsio handikoa

Erabiltzailearen aurpegia
Editorea - Sustatu
2002-07-09 : 11:07

Santo Domingo aldapatik bertatik izan da arriskutsua, koloredun zezenak aurrea hartu duenetik. 3 zezenek laban egin dutenean hasi da arriskua. 12 minutu iraun ditu entzierroak. Eskerrak Estafeta erdian dagoen atea itxi duten, bestela...

Estafeta kaleko atea ixtea badaezpada hartzen den neurria da, "badaezpada" hori ordea derrigorrezko bihurtuko da gaur ikusitakoa ikusi eta gero.

Santiago Domecq Bohórquez ganadutegiko Koloredun zezenak dausta-dausta egin du aurrera eta bi minutu eta erdian sartu da ikuilura, baina gainontzeko bostak atzean geratu dira. Bost horiek ere sakabanatzen joan dira erorketen ondorioz eta Merkaderesen oso atzean zeuden geratuta. Azkeneko biak banaka egin dute geratzen zen bidea. Azken zezena jendea harrapatzen ziharduen bitartean beste bat jausita geratu da atari baten aurrean. Jaiki ezinak libratu ditu han zeudenak gertatu zitekeenetik. Hau jausita zegoen bitartean entzierroa beste alderantz hasi da. Kabestroek ere atzera egin dute. Entzierroa kontrako aldera egiten hasi dira eta pentsa zenbat jende zegoen bazterrean, geldi, begira. Atzerantz egin dute arestian aipatu dugun Estafetako atearekin topo egin duten arte. Estafetak 300 metro ditu eta barrera 150 metro inguruan dago kokatua. Harantz egin duen zezenak hiruzpalau aldiz sartu dio adarra bati.

Akuilua duten "artzainek" lan handia egin dute, batez ere entzierroa egiten duten ezjakinak dagokien lekuan uzten. Zezena plazan sartu denetik ere pasatu da minuturen bat, baina azkenean bota dute etxafuegoa. Entzierroko argazkiak hemen jartzen dituzte. Entzierroa egiteko aholkuak eta arauak ere komeni izango da irakurtzea norbaitek zezen aurrean antxitxika egiteko umorerik badauka.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago