Peñek webgunea egin dute aurten. San Ferminetako informazio guztia batu dute sarean. Jaiaren gaineko edozer jakin gura baduzu badago aukera webgune elebidun honetan. Sustatuk ere jantzi du zapi gorria eta hainbat webguneren berri emango dizu. Gora San Fermin!
Denetik aurkitu daitekeela diogunean ez dugu debalde esaten, kazetariek egindako testuak, argazkiak, jai soinua, kolaborazio literarioak... dena websanfermin gunean aurkituko duzu.
Webgunearen aurkezpena egin zuten herenegun Iruñean eta peñetako ordezkariek esan zutenez, badira zenbait atal guretzako esangura berezia dutenak. Batetik, entzierroaren antolaketa grafikoa eta zinea eta San Ferminak lotzen dituen atala edo bestetik buruhandi eta erraldoien konpartsaren gaineko dokumentazioa.
Eta norbaitek nola ligatu ez baleki, webgune honetan ematen dute ligatzeko gomendiorik, dantzan egiteko aukera nola landu edo eta San Ferminetako testa egiteko aukera ere. Superbibentzia kita edo San Ferminekin lotutako beste hainbat gauza Kukuxumuxun aurkituko dituzu. Webgune desenfrenatu hau baino "serioagoa" denik ere baduzu. Turismo bulegoa -rena, esaterako.
Ameriketako beste webgune honetan hil aurretik bizi behar den esperientzia horietako bat moduan definitzen du entzierroa. Hil aurretik egin beharreko 100 gauzen artean kokatzen da San Fermin bisitatzea.
Eta inork entzierroa jarraitu gura balu TVEk emango du, baina webcam bat ere kolokatua dago, hemen. Entzierroaz gain, kaleko giroa etab. ikusi ditzakezu.
Bide batez, Sustatu-ren logotipoa ere zapi gorriarekin apaindu dugu jaiak amaitu artean...
Erantzun
Sartu