Sustatu logoa Teknologia albisteak

Kontseiluak erabat berritu du webgunea

Kontseiluak erabat berritu du bere webgunea, erabiltzaileei zerbitzu baliagarriak eskaintzeko asmoz. Horrela askoz biziagoa dago orain.

Gure webgunea ahalik eta bizien izan dadin nahi dugu; horregatik, goizero eguneratzen ditugu edukiak eta orri nagusian gaurkotasun handieneko atalak nabarmendu ditugu, erabiltzaileak jenero freskoa topa dezan bisita egiten duen aldi oro.

Atal berrien artean, aipatzekoak dira:

  • Euskara Prentsan (prentsak euskararen inguruan argitaratutako informazioen titularrak)
  • Agenda (euskararen eta euskalgintzaren inguruko ekitaldiak)
  • Dirulaguntza Deialdiak (Euskal Herriko administrazioek euskararekin zerikusia duten jardueretarako banatu ohi dituzten dirulaguntzen deialdiak)
  • Euskarazko Zerbitzuen Gida (euskaraz lan egiten duten enpresa eta profesionalen gida).

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu