Sustatu logoa Teknologia albisteak

Milioi bat lagunek egin dute deklarazioa Internetez

editorea - Sustatu
2002-07-04 15:07

Milioitik gora dira deklarazioa Internet bidez egin dutenak. Bikoiztu egin da deklarazioa Internetez egin dutenen kopurua. 130.000 lagunek kontsultatu dituzte datu fiskalak.

Pymeentzat eta enpresa handientzat beharrezkoa da haziendatik pasatzea, baina norbanakoon kasua ez da hori. Norbanakook %8 gara, ez da gutxi. Zifra altua da, baina kontuan hartu behar da %8 izatera heltzeko 4 urtetan egin ahal izan dela deklarazioa Internetez. Poliki-poliki, baina jendeak komodoa dela irizten dio etxetik bertatik haziendako "papeleoa" egiteari.

Hurrengo urtetan bost bider gehiago

Hurrengo urteetan, 2004. urterako, hain zuzen ere, %33 igotzea espero du Ogasun agentzia, hau da, milioi batetik 5 milioira gutxi gora-behera. Horrek eragin lezake guretako bakoitzak errenta aitorpena egin beharrean beraiek izatea gauzak eskatzen dituena.

Eta Internet erabilita bueltatzen da dirurik?

Bai horixe! Milioi lagun horietatik 527 milioi euro bueltatu dira. Bada jendea Internet kontsultarako ere erabili duena. 130.000 pertsonek kontsultatu dituzte datu fiskalak.

Zuetako inork egin du deklarazioa modu honetan?

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu