"Flores en la basura" liburua Internetetik eskuratzeko moduan
Roberto Moso kazetari bizkaitarrak Flores en la basura liburua idatzi du. Bere taldearen, Zaramaren, hainbat kontu azaltzen ditu. Horrez gain, 80eko hamarkadako giroa ederto deskribatzen du. Internetetik doan jaitsi dezakezu.
Radio Euskadin lan egiten duen Roberto Moso kazetariak, Zarama taldeko kantari ohiak, liburu bat idatzi berri du. Liburuaren izena Flores en la basura da.
Gazteleraz idatzi du eta 150 orrialde inguru ditu. Zarama, ordea, Xabier Montoiaren artikuluak zioen moduan euskaraz abesten zuen talde bakanetakoa zen orduko garaietan: Zorionez, salbuespen bat badugu euskarari dagokionez, Santurtziko Zarama taldea. Zarama Euskal Herrian rock´n´rolla euskaraz egin duen lehenengotariko taldea zen.
Liburu horretan, lehenengo pertsonan, Zarama taldearen ibilbidea kontatzen du, pasarte eta bitxikeri mordo bat aipatuz. Horrez gain, Roberto Mosok 80eko hamarkadako giro politiko eta rock´n´rolleroa ere deskribatzen du.
Ez dakigu liburua dendatan salgai jarri duen edo ez, baina internetik doan jaisteko aukera badago: zaramatimes deitzen den helbidean.
Erantzunak kargatzen...