Takolo Pirritx eta Porrotxek ezin barrea eragin
Politikoekin haserre agertu baziren ere eskerrak eman beharra zutela esan zuten: Eskerrak jendeak ulertu gaituen. Aurten 150 emanaldi egingo ditugu nahiz eta era guztietako trabak izan ordezkari politikoen aldetik.
Argi utzi nahi izan zuten oso gauza diferenteak direla *pertsona batek izan dezakeen pentsaera zein kolektibo baten ideologia eta bestetik, egiten duten lan profesionala. Ezberdintasun hori azaltzen ere ez diote uzten ordea. Horretarako hainbat adibide jarri zituzten, baina guk hona hiru ekarriko ditugu, Autonomiako hiriburuetakoak. Adibide hauek jaso dituzte gaurko egunkarietan Deiak, Egunkariak eta Garak ere.
- Donostian: Bagera elkartearen 10. Urteurrenean atzera bota zuen emanaldia Ramon Etxezarreta Donostiako Kultura zinegotziak. Bagerak ez zuen egitarautik kendu emanaldia, baina ondorioak ondo neurtuak zituzten galdegin zien Etxezarretak. Horren aurrean, Bagerakoak "beldurtu" egin ziren. Gerora, Pailazoek euren kabuz egitea pentsatu zuten, baina Etxezarretak erantzun zuen teknikari baten bidez, Orion atentatua izan zenez ez zutela emanaldirik egingo Donostian. Atzo aurkezpena egin zuen plataformak Odon Elortzarekin eta Kulturako Ramon Etxezarretarekin bilera eskatu zuen.
- Gasteizen: Gasteizko euskal jaien eta auzoetako jaien antolatzaileek diru murrizketak izan dituzte pailazoak zetozela-eta. **PSOE eta PPko agintariek "proetarrak" eta "terroristak" direla esan zuen.
- Bilbon: IƱaki Azkunak Gazte Topagunekoei Atxuri ikastetxea erabiltzea ukatu zien. Baina egin dute emanaldirik Bilbon, eta ez gutxi. Aupa Kintxo! emanaldiarekin zazpi bider egon dira Bizkaiako hiriburuan.
Barrea eragiten jarraitzen dute, ordea, pailazoek, nahiz eta gaineratu zutenez, Euskal kulturan azken 15 urteotan haurrei zuzendurik egiten ari garen lana hondoratzen ari dira. Lagun asko izan zituzten beraien ondoan, esaterako: Koldo Izagirre, Agurtzane Intxaurraga, Jokin Fachado, Imanol Ubeda, Ramon Agirre, Jaione Albeniz...
Eta ziur jende askoz gehiago ere egongo litzatekeela mahai horren atzean, 20 antzerki talde, 50 aktore, Euskal aktoreen Batasuna...
Ikusi duzue inoiz Takolo, Pirritx eta Porrotxen emanaldirik? Ba ez galdu aukerarik, emanaldi zoragarria da-eta, edozein ume zein nagusi liluratzekoa.
Erantzunak kargatzen...